Prospekzioak Orian


Gipuzkoako kobazuloetan Historiaurreko aztarnategi kopuru nabarmena erregistratu egin den arren, gehienak Urolako eta Debako Bailaretan erregistratu dira. Oriako bailaran baina, aurkikuntzak askozaz ere urriagoak izan dira, horrek “hutsune” moduko bat sortu duelarik eskualdearen ezagutzan. Oria bailarako aztarnategien presentzia baieztatze eta argitaratze aldera, hainbat prospekzio programatu eta burutu dira bertako hainbat harpe eta kobetan. Aldi berean, eta ikerketon emaitzak partekatzeko helburuaz, zenbait hitzaldi antolatu dira; horiek Aranzadi eta bailarako tokiko udalen elkarlanaren emaitza zuzen izanik: Amasa, Larraul edo Itsasondo, kasu.

Informazio gehiago