Arkeobotanikaren zeregina landare-hondakin makroskopikoak (egur-ikatzak, haziak, frutak, jaki arrastoak, onddoak, ehunak) zein mikroskopikoak (almidoiak, esporak, polenak, fitolitoak) berreskuratzea eta identifikatzea da. Aztarna horien azterketaren bitartez Historiaurretik gaur egunera arte ingurumenean, biziraupenean eta elikaduran izandako aldaketak ezagutzeko aukera izanik.
Arkeoteken helburua arkeologiaren baitan arkeobotanika bultzatzea da, esparru horretan dituen ezagutzak eta baliabideak komunitate zientifikoaren, arkeologia-taldeen, erakunde publikoen edota beste erakunde batzuen eskura jarriz. Arkeotek kasu bakoitzaren beharretara eta eskakizunetara egokitzen da, zerbitzuen atalean ikus daitekeen moduan aholkularitza lan soilak eginez edota azterketa integralak burutuz (laginak prozesatuz, txostenak idatziz edo dibulgazio lanak burutuz).
Honako erreprodukzioa 2016-2017. urteen artean SimVisko Eskolan, Glasgow-ko School of Art-en (Pantos A, 2022) egindako maisutza-ikerketa baten emaitza da; Tobias Richter buru duen Shubayqa proiektuarekin lankidetzan gauzatu zena (Kopenhageko Unibertsitatea). Sorkuntza honen bitartez, ikus-entzunezko erreprodukzioek arkeologiaren ezagutzan zein dibulgazioan zer-nolako garrantzia izan zezaketen aztertu nahi izan zuen, espezialisten arteko komunikaziorako erreminta bat ere diren heinean. Horri loturik, komunikazio hori nola alda zitekeen aztertu zuen, gero eta landuagoak diren datu-plataforma integratuen eta 3D bistaratze-plataformen gorakadaren ondorioz.
Ukaezina da ikerketa burutu ostean teknologia eta eskura dauden baliabide teknologikoak izugarri aldatu direla, batez ere Adimen Artifiziala ikus-entzunezko arlora iritsiz geroztik. Gauzak horrela, honako erreprodukzioa gaurkotasunean oinarrizkotzat jo liteke, alabaina, oraindik ere teknologiak gure pentsamenduan eta ulermenean duen zereginari buruzko erronka eta galdera asko erantzuteke darraite.
Proiektuaren nondik-norakoak zein erreferentziak honako argitalpenean beha daitezke: