Crédito: J. Markwirth, Goethe Universität Frankfurt am Main
Ikerketa-Ildoak
Biziraupena
Landare-makroaztarnen (egur-ikatz edota haziak) azterketari esker, historiaurreko gizarteek erabili zituzten bizirauteko estrategiak ezagutu daitezke, basa-landareen bilketa edo etxekotutako espezieetan oinarritutako elikagaiak ekoizteko sistemak, hots, nekazaritza. Azterketa arkeologikoek funtsezko datuak ematen dituzte espezieak hautatzeko prozesuak (espezieen lehentasuna), haien erabilerak (elikadura, erregaia, lehengaiak, eraikuntza) eta erabilitako ustiapen-moduak ezagutzeko (laborantza intentsiboa/hedakorra, espezieen translokazioa, basoen kudeaketa suaren edo inausketa).
Elikadura
Aztarnategi arkeologikoetan kontserbatutako jakien, hazien eta fruituen hondakinek elikadura ohituren eta sukaldaritzako praktiken inguruko informazioa eskaintzen digute. Gaur egun kontsumitzen ditugun elikagaien jatorriari eta bilakaerari buruzko datuak ere ematen dizkigutelarik, horra hor, ogia edo garagardoa. Aztarnategi arkeologikoetako janari hondarrak aztertuz, produktu ezberdinek izan zuten rol soziala eta kulturala ere ezagutu liteke (oinarrizko elikagaiak edo prestigiozkoak ote ziren, erritualetan erabilitako jaki eta edariak, etab.).