Amaia Arranz Otaegui


Arkeobotanika arloko nazioarteko ikertzailea, landare-makroaztarnen analisietan (egur-ikatzak, landare ez-egurtsuak, haziak, biltegiratzeko lurpeko organoak, elikagaien hondakinak eta animalien simaurra).

Bere ikerketa-ildo nagusiak Paleolitoko ehiztari-biltzaileen eta Neolitoko lehen nekazal komunitateen biziraupenaren azterketan oinarritzen dira; landareak kudeatzeko eta etxekotzeko praktikak; paisaiaren berreraikuntza eta gizakiaren eta ingurumenaren arteko elkarrekintza; eta elikagaien arkeologia, sukaldaritzako tradizioak eta kontsumo-ohiturak.

Etnobotanika eta arkeologia esperimentalean esperientzia du, bai Europan eta baita Asiako hego-mendebaldean ere, eta Aranzadi Zientzia Elkarteko kide aktiboa da.