ERC Palaeorigins: Aztarnategiak
|
Qa’ Shubayqa (Shubayqa 1, Shubayqa 3 y Shubayqa 6) Qa 'Shubayqa Jordaniako ipar-ekialdean kokatzen da, Harrat ash-Shamengo zonalde basaltikoan. 2012az geroztik, Kopenhageko Unibertsitatearen eta Jordaniako Antzinateko Sailaren arteko lankidetza dela medio, qa’ren ertzean buruturiko kanpaina arkeologikoen bidez Epipaleolito Berantiarreko eta zeramika aurreko Neolitoko zenbait aztarnategi ikertzeko aukera izan dute. Indusketa lan garrantzitsuenak Shubayqa 1, Shubayqa 6 eta Shubayqa 3 burutu dira. Shubayqa 1 duela 14900-11400 BP urte okupaturiko Epipaleolito Berantiarreko (Natufiar aldia) aztarnategia da. Handik gertu, 12400-11500 BP urte arteko sekuentzia duen Shubayqa 6 kokatzen da. Aztarnategiaren ustiapena, hortaz, Epipaleolito berantiarrean eta zeramika aurreko Neolitoan (PPNA) zehar eman zen. Bi aztarnategietan hainbat eraikinen aztarnak, landutako eta leundutako harri gaineko tresneria, bitxi-bihiak, animalien hezurrak, ornamentuak eta hainbat arrasto botaniko esanguratsu berreskuratu dira. Shubayqa 3n premiazko indusketa arkeologikoa burutu zen, horren bidez Epipaleolitoko aztarnak argitara ateraz. |
Shubayqa 1
Shubayqa 6 |
|
Abu Hureyra Eufrates ibaiaren haranaren ertzean urperaturiko aztarnategi arkeologikoa da Abu Hureyra (Siria, 35° 52’ I, 38° 24’ E). Duela 13500 cal BP eta 7500 cal BP urteen artean egonleku gisa erabilitakoa, Natufiar aroko eta zeramikadun Neolito bitarteko aztarnak biltzen ditu bere baitan. Aztarnategia bi herrixka gainjarrik osatzen dute, Abu Hureyra 1 (13500-11500 cal BP urte inguru) eta Abu Hureyra 2 (10600-7500 cal BP inguru) zeintzuen artean beste okupazio fase bat eman zen (11500-10600 cal BP urte inguru) (Moore et al., 2000). |
D. Schmandt-Besserat, Penn Museum |
Tor Hamar
Tor Hamar Jebel Qalkhan (Jordaniako hegoaldean) kokatzen den Paleolito garaiko aztarnategia dugu; bertan, 1983az geroztik hainbat indusketa-kanpaina burutu direlarik. Lan arkeologiko horien bidez tresneria litikoa, maskor gaineko apaingarriak, fauna hezurrak edota aztarna arkeobotanikoak berreskuratu ahal izan dira.
*Eduki geopolitikoko oharra: 2024ko apirilaren 24an, Euskal Herriko Unibertsitateak Palestinaren Aldeko Manifestu bat onartu eta argitaratu zuen.